Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eta bereziki, Elorrio, Iurreta eta Abadiñoko herriek, beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpaina bat garatuko dute ondorengo egunetan.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eta bereziki, Elorrio, Iurreta eta Abadiñoko herriek, beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpaina bat garatuko dute ondorengo egunetan.
Kanpaina \"herriko bizilagunei birziklapenaren alde egin duten apustua eskertzeko eta lortutako emaitzak mantendu eta hobetzen saiatzeko antolatu da\", arduradunek azaldu dutenez.
Kanpainaren ardatza, informazio-dinamizazio puntu bat izango da. Bertan ingurumen hezitzaileak egongo dira, beira ontzien hondakinen inguruko informazioa emanez eta beira birziklatzeak dituen onurak azaltzen baliabide informatiko eta jolasen bitartez.
Edukiontzi berdean zer sartu behar den azpimarratuko dute; beirazko ontzien hondakinak soilik: beirazko botilak, poteak eta flaskoak. \"Hezitzaileek herritarrak jolasetan parte hartzera gonbidatuko dituzte, elkarrizketa motz bat izateko parada aprobetxatuz, birziklatzeko ohiturak dituzten ikusiz eta izan ditzaketen zalantzak argituz\", Amankomunazgotik adierazi dutenaren arabera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!