800 lagunek darabilte 'Durango txartela'

Anboto 2010ko mai. 7a, 12:46

+dendak elkarteak ekimenaren balantzea egin du. oso pozik agertu dira emaitzekin.

+dendak elkarteak ekimenaren balantzea egin du. Oso pozik agertu dira emaitzekin. Azaroan hasi zen funtzionatzen txartel berezi hau, eta dagoeneko 800 dira erabiltzen duten kontsumitzaileak. Elkarteko presidente den Guillermo Oarbeaskoak azaldu duenez, \"jendeak ulertu du txartela atera eta erabiltzeak abantailak bakarrik dakartzala\". \"Visa\" estiloko txartela da honakoa, eta erosketak egiteaz gainera, Durangon opariak jasotzeko aukera ematen du. 83 komertziok egin dute bat iniziatibagaz, eta bertan erosketak egitean puntuak gehitzen joaten da bezeroa. 200 puntu eskuratzean, 10 euroko balioa duen saria jasoko du kontsumitzaileak. Horretaz gainera, Izurtza eta Otxandioko Aviaren gasolindegietan %3ko beherapena ematen du txartelak. Bestalde, maiatzean zehar 136 sari banatuko dira dendetan, opariekin trukatzeko aukeran.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!