Martxoan baino 116 langabetu gutxiago dago; dena dela, joan zen urteko apirilean baino 174 langabetu gehiago dago aurten Durangaldean.
Inem-ek jasotako datuen arabera, 3.292 pertsona egon ziren lanik gabe apirilean, hau da, biztanleria aktiboaren %13,17a. Martxoan berriz, 3.408 pertsona zeuden Inem-en izen emanda. Beraz, 116 beharginek topatu zuten lana apirilean.
Eskualdean beheranzko joera martxoan hasi zen otsailean baino 22 langabetu gutxiagorekin. Aurten orain arte langabetu gehien otsailean izan da, 3.430 pertsona zeuden lanik gabe.
Herrien arabera, Iurretak eta Elorriok martxotik apirilera izan dute jaitsiera gehien 4.000 eta 7.000 arteko biztanle aktiboa duten herrien artean. Durangon 58 pertsonak topatu dute lana.
Apirilean langabetu kopuruak behera egin badu ere, joan zen urteko apirilean baino 174 langabetu gehiago dago aurten Durangaldean.