Sindikatuek bakoitzak bere aldetik egingo dituzte mobilizazioak, beharginen eskubideen alde.
Sindikatuek bakoitzak bere aldetik mobilizazioak egingo dituzte, beharginen eskubideen alde.
LABek deialdiak eskualdeka egingo ditu; Durangon 12:00etan irtengo da manifestazioa Andra Maritik, Langileon borroka, aldaketaren indarra lelopean. LABen ustez, aldaketaren bidean beharrezkoa da \"marko politiko eta instituzional berria finkatzeko bidea egitea, instituzioak herriaren zerbitzura jartzea eta politika ekonomiko eta sozialak aldatzea\".
Beste sindikatuek Bilbon egingo dituzte aldarriak. ELA \"Inoiz baino gehiago sindikatua\" lelopean, 11:30ean Jesusen Bihotzetik irtengo da. Leku eta ordu berean CCOO eta UGTk \"Enplegua eskubideekin eta gure pentsioen bermea\" defendatuko dituzte, prekarietatearen kontra. ELAk azaldu duenez, \"inoiz baino gehiago, negoziazio kolektiboa izango da lehentasun sindikala, ugazaben xantaiei aurre egiteko, soldatak hobetzeko, eta kaleratzeen aurka borrokatzeko\".