Sindikatuek lan osasuna aldarrikatu dute

Anboto 2010ko api. 29a, 16:47

Eguaztenean Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean LAB sindikatuak kontzentrazioa egin zuen Mendiguren y Zarraua enpresak Abadiñon duen plantan.

Eguaztenean Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean LAB sindikatuak kontzentrazioa egin zuen Mendiguren y Zarraua enpresak Abadiñon duen plantan. [imgd]http://www.anboto.org/images/7400/7488/1.jpg[/imgd] Izan ere, LABek salatu duenez, \"enpresak konkurtso egoeratik denbora errekorrean atera zela azaldu zuen, baina 46 behargin kale gorrian utziz eta geratzen zirenen lan baldintzak okertuz, segurtasuna eta osasunari buruzkoak\". Horrez gainera, \"komitekoa eta aldi berean prebentzio delegatu den kide batek bere lana egiteagatik eta inspekzioaren aurrean enpresan zeuden hainbat irregulartasunen inguruan salaketa bat jartzeagatik enpresak ez du mehatxatzeko inongo erreparorik izan\". LAB sindikatua \"ez dago prest\" horrelako jarrerarik onartzeko. LAB sindikatuak salatu duenez, Durangaldean sei dira 2010. urtea hasi zenetik lan istripuetan hildako beharginak. Gainera, \"milaka eta milaka dira egunero- egunero segurtasun eta osasunaren inguruan enpresen jarrera eta administrazioaren utzikeria pairatzen duten beharginak\".

Manifestazioak Bilbon

Sindikatuek Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna Bilbon ere aldarrikatu dute. ELAk Lan osasuna finantziazio iturri lelopean, lan osasun eta segurtasuneko politika publikoak goitik behera aldatzeko eskatzen du, besteak beste, enpleguaren prekarietatea borrokatu eta langile-klasearentzat lanpostu duin eta egokiak bermatzen duen politika ipintzeko. CCOO-UGTk euren aldetik Sindikatuekin lana seguruagoa da lelopean lan istripu eta lan gaixotasunen kontra aldarrikatu dira Bilboko kaleetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!