Mallabia eta Izurtzako proposamenak, atzera Batzar Nagusietan

Anboto 2010ko api. 23a, 09:29

Trabakuko errepideko pasagunea egiteari eta Izurtzan saihesbidea eta biribilgunea eraikitzeari lehentasuna ematea ez dute onartu Batzar Nagusiek. Azpiegitura, Garraio eta Hirigintzako Batzordean Talde Mistoak egindako arauz besteko bi proposamenak atzera bota dira, EAJ, PP eta PSE-EEren kontrako botoekin.

Trabakuko errepideko pasagunea egiteari eta Izurtzan saihesbidea eta biribilgunea eraikitzeari lehentasuna ematea ez dute onartu Bizkaiko Batzar Nagusiek. Azpiegitura, Garraio eta Hirigintzako Batzordean Talde Mistoak egindako arauz besteko bi proposamenak bertan behera gelditu dira, EAJ, PP eta PSE-EEren kontrako botoekin. Talde Mistoa alde agertu zen. [imgd]http://www.anboto.org/images/7400/7450/1.jpg[/imgd] Mallabiko alkate Aitor Loiolak azaldu duenez, Osma, Gerea eta Zengotitako auzokideek egoerari irtenbide bat bilatzeko eskatzen duen sinadura bilketan 644 sinadura jaso dituzte. Oinezkoek Trabakuan lau errei zeharkatu behar dituzte bidea gurutzatzeko. "Herri txiki batean kopuru handia da, eta oraindio elkarrizketa baterako ere ez dituzte deitu". Kotxeendako N-633 errepidea konpontzen dabiltzanez "oinezkoendako eta animaliendako pasabidea eraikitzeko unea oraintxe" dela dio alkateak. Aldundiak herrian arriskutsuak diren puntuak konpontzen dihardu, bidegurutzeak moldatuz. Sarrerak eraikitzen dabiltza Trabakuan, Goitan eta Osman. Pasabidea eraikitzeko data jartzeari garrantzitsua deritzo, eta eztabaida guztia "autoen arazoa konpontzera mugatzea" kritikatu du. Izurtzarako proposamenak saihesbidea eta biribilgunea eraikitzea planteatzen zituen. herrigunetik pasatzen den N-623 errepideko trafikoa moteltzeko neurriak ere eskatzen zituzten. "Biribilguneko proiektuagaz hainbat aldaketa egitea eskatu digute, eta lan horretan urteak daramatzagu", salatu du Iker Ballarin alkate-ordeak. Saihesbidea LZPan ibilbide alternatibo moduan aurreikusi dutela gogoratu du. Herriarendako trafikoa moteltzeko neurriak hartzea garrantzitsua dela azaldu du Ballarinek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!