Aralarrek "bidesari soziala" aldarrikatu du Iurretako ordainlekuan

Anboto 2010ko api. 18a, 10:51

Durangaldeko Aralarrek eta Iratzarrik A-8 autopistaren ordainlekuan protesta ekitaldia egin zuen atzo (apirilak 17) Iurretan. Ordainlekuaren goiko aldean pankarta bat ezarri zuten \"erakundeei peaje sozialaren beharra aldarrikatuz\".

Durangaldeko Aralarrek eta Iratzarrik A-8 autopistaren ordainlekuan protesta ekitaldia egin zuen atzo (apirilak 17) Iurretan. Ordainlekuaren goiko aldean pankarta bat ezarri zuten \"erakundeei peaje sozialaren beharra aldarrikatuz\". Aralarrek A-8 autopistako bidesarien auzian \"ekintzetara pasatzea\" erabaki duela azaldu zuen atzo Iurretako ordainlekuan. Durangaldeko Aralar eta Iratzarriko kideen esaneta \"bada garaia Aldundiak inposatzen duen bidesari politikan aldaketa erradikala aldarrikatzeko\". Gaur egun \"kutsatzen duenak ordaintzen du\" edo \"gehien kutsatzen duenak gehiago ordaintzen du\" ikuspuntuak ezarri beharrean irizpide ekonomizistak bultzatzen direla ordaisarien politikan salatu zuten Iurretako protesta ekitaldian. Biltzen duten dirua ez dela \"garraio publikoa hobetzeko edo garraio plan jasangarriak diruz laguntzeko bideratzen\" salatu zuten. Durangaldeko herritarrek geroz eta diru gehiago ordaintzen dutela azaldu zuten. Aralarrek \"doako ordainsaria\" ez duela aldarrikatzen gogoratu zuen, baina argi dagoela Aldundiak ez duela asmorik \"ordainsari soziala\" ezartzeko. Jarraitu beharreko politikak eskualdeen artean ez lukeela \"baztertzailea\" izan behar azpimarratu zuen Aralarrek. Protestan parte hartu zuten alderdiko ordezkarien berbetan \"Txorierriko korridorea A-8-arekin doakoa da, eta Usansolon bidesaria kendu egin dute. Beraz, Durangaldeko ordainlekuan baino ez da ordaintzen. Are eta larriagoa da 7 kilometro egiteagatik. Erletxes-Basauri zatian, aurretik ordaindu behar da, Txorierri eta Usansolotik sartzen diren kotxeek zati hori doakoa dutela kontutan hartzen badugu\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!