Herrira gehiago zabaltzen saiatuko da aurten Euskal Harley jaia

Anboto 2010ko api. 16a, 14:20

Iaz hasitako bideari jarraituz, aurten Euskal Harley jaiaren biagrren aldia antolatzen dabiltza +Dendak eta Más Curvas elkarteek elkarlanean. Uztailaren 2,3 eta 4an izango da. Iazko lehenengo aldia arrakastatsua izan zen Iñigo Carreto +Dendakeko kidearen esanetan, baina \"eguraldi txarrak nahi baino gehiago baldintzatu zuen ekimena\". Hala ere, iaz 300 bat harley batu zirela eta urtean zehar hainbatek Euskal Harleyarekiko interesa erakutsi dutela kontuan hartuta aurten berriz antolatzea erabaki dute. \"Madril, Katalunia, Leon eta beste hainbat tokitatik deitu digute euren interesa erakutsiz\". Harleyari eta motorzaleei zuzendutako aurtengo aldian jai giroa herrira gehiago zabaltzen saiatuko direla adierazi dute: \"Iaz Landako erakustazokara mugatu ginen gehienbat. Aurten Alde Zaharrera eta Madalena ingurura zabaltzen saiatuko gara. Izan ere, denda eta komertzio askok eskatu digute jaia eremu horietara ere eramateko\". Natxo Martínez Udaleko ordezkariak azaldu zuenez, \"aurreakordio bat itxita dugu +Dendakekin; 12.000 euro jasoko lituzkete eta azpiegituretan ahal dugun neurrian lagunduko genieke, Landako Erakustazokako alokairua ordaintzen, esaterako\". Adierazpen hauek guztiak iazko aldian jaialdia posible egin zuten babeslei esker ona adierazteko ekitaldian egin dituzte. Guztiei Carmelo Aranguenak (Debako Oteiza Arte Eskolako irakaslea) egindako oroigarria eman diete, Santa Anako arkua eta harleya uztartzen dituena. Eusko Label, Deia, Metalbide, Hirumet, Neumáticos Etxebarria, Cafés Baqué, Txakoli Arrizola eta Electricidad Biok-i eman dizkiote oroigarriak. Baita Más Curvas elkarteari ere eta Durangoko Udalaren laguntza eskertu dute. [img]http://www.anboto.org/images/7400/7411/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!