Bando faltsuak ipintzen jardun duten lau gazte identifikatu dituzte

Anboto 2010ko api. 16a, 17:38

Udaltzaingoak egin ditu egin beharreko tramiteak eta auzia Durangoko auzitegian dago orain

Aitziber Irigoras alkateak jakinarazi duenez, abuztura bitartean ur mozketak egongo direla sinetsaraziz herrian bando faltsuak ipintzen ibili direnetako lau gazte identifikatu dituzte. Udaltzaingoak beharrezko tramiteak egin ditu eta orain Durangoko auzitegian dago kontua. Atzo prentsa oharrean azaltzen zutenez, ekintza bere gain hartu dutenek \"AHTak gure mendietan egiten dituen kalteak eta gugan izan ahal dituen ondorioak salatzeko\" izan dira bando faltsuak. Udalaitz mendiaren inguruan lanak hasita daude, eta akuiferoetako \"ur piloa galtzen ari\" dela azaldu dute. Era berean, Tabirako obretarako, Izurtzako hodietako ura \"baimenik barik eta udalak jakin barik\" erabili dutela kritikatu dute. Inori kalte egin gura barik, eta jendea kalteez konturatzeko egin omen dute ekintza.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!