Ur mozketaren bandoak faltsuak direla azaldu dute

Anboto 2010ko api. 14a, 14:15

Azken egunetan ur mozketez abisua ematen zuten Udal-bandoak agertu dira Durangaldean. Hainbat udalek gezurtatu egin dituzte abisu horiek.

Azken egunetan ur mozketez abisua ematen zuten Udal-bandoak agertu dira Durangaldean. Hainbat udalek gezurtatu egin dituzte abisu horiek. Bando faltsuak zera zioen, datozen lau hilabeteetan, egunean zortzi orduz urik barik egon beharko zutela bizilagunek. Udalaitz mendian AHTak eragindako arazo batek sortu omen zuen ura moztearen beharra. Goizeko 08:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 22:00etara izango litzateke etetea. Hainbat udaletako ordezkariek gezurtatu egin dituzte, baina, abisu horiek. Bando faltsuak ei dira. \"Jendea beldurtzea lortu dute, eta arduragabekeria itzela da\", Aitziber Irigorasek adierazi duenez. Abadiñoko alkate Jose Luis Navarrok ere salatu du ekintza, eta Iurretan ere bando ofizialak atera dituzte herritarrak sortu den nahaste-borrasteaz informatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!