Sindikatuek gaur arratsaldeko protestan parte hartzera deitu dute

Anboto 2010ko mar. 27a, 10:00

Sindikatuek eskualdean azken hamarkadetan gainbehera ekonomiko handia bizi dugula adierazi dute; nekazaritza, arrantza eta industrian, besteak beste.

Sindikatuek eskualdean azken hamarkadetan gainbehera ekonomiko handia bizi dugula adierazi dute; nekazaritza, arrantza eta industrian, besteak beste. Langileen eskubideak murriztuko dituzten erreformen kontra eta bestelako eredu ekonomiko eta soziala aldarrikatzeko Bilbon, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik aterako den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute gehiengo sindikalak, \"gure herriko etorkizun ekonomikoa, Euskal Herriko pentsio sistema eta gure lan hartu-emanak, guk erabaki behar ditugulako langileen aldeko eredu berri bat eraiki ahal izateko\". Sindikatuek eskualdean azken hamarkadetan gainbehera ekonomiko handia bizi dugula adierazi dute; nekazaritza, arrantza eta industrian, besteak beste. Sindikatuek adierazi dutenez, \"instituzioetatik ez da gure eskualdeko etorkizun ekonomikoa bermatuko duen planteamendurik bultzatzen\". Gainera, \"Durangaldeko biztanleon bizi baldintzak geroago eta eskasagoak dira eta, horrez gain, guk sortu ez dugun krisia ordainarazi gura digute enpresa eta instituzioetatik gure kontra botatzen dabiltzan neurriekin\", hala nola, pentsio batzuen murrizketa, alarguntasuna eta bajak, beharginen kaleratzeen merketzea ekarriko duen lan erreforma edo elkarrizketa soziala dira aipatu diztuzten arrazoi batzuk.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!