Mobilizazio Eguneko deialdiak, debekatuta

Anboto 2010ko mar. 18a, 09:00

Jon Anzaren auzia dela eta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Mobilizazio Egunerako deia egin du gaurko, osteguna, Euskal Herri osoan.

Jon Anzaren auzia dela eta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Mobilizazio Egunerako deia egin du gaurko, osteguna, Euskal Herri osoan. Durangaldean ere izango dira protestak. Herrizaingo sailak, ohar bidez, debekatu egin ditu deialdi guztiak, \"terrorismoa goraipatzeko arriskua egon daitekeelako\". Eguerdiko 12:00etan manifestazioa egingo dute Durangon, LABek eta ikasleek deituta. Arratsaldean, herriz herri ekimenak burutuko dira, eta 19:30ean, eskualde mailako manifestazioa urtengo da Durangoko Txiki-Otaegi plazatik. Joan zen eguenean agertu zen Jon Anza ETAko kidearen gorpua Tolosako (Frantzia) gorputegi baten. Iturri ofizialek, baita autopsiak ere, heriotza naturala izan zela azaldu zuten. Baina senideak eta lagunak ez daude bertsio horrekin ados. Gerra zikinaren barruan kokatu dute gertaera. 2009ko apirilean desagertu zen Anza, Baionatik Tolosarako bidaia egiterakoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!