Talde Mistoa: "Euskarari bigarren mailako tratamendua ematen diote"

Anboto 2010ko mar. 18a, 09:20

Baliteke datorren udalbatzarren euskararen ordenantza eztabaidatzea eta Talde Mistoak horren gaineko bere jarrera jakinarazi du. EAJrentzat ordenantza \"bere burua zuritzeko tresna bat bakarrik da eta ez dute ordenantzan jasotzen dena betetzeko asmorik\", Talde Mistoko zinegotzi Zorione Aranak salatu duenez. Ordenantza aurrera irteten bada, euskararen ordenantzaren jarraipena egiteko konpromisoa hatu dute, baina gogoratuz Gobernu Taldearena dela \"hori betearazteko ardura\": \"Baina badakigu ez dela horrela izango; euskarari bigarren mailako tratamendua ematen diote\". Adibide legez euskara plana erabili dute: \"2008ko abenduan, behin betiko onartu zen eta oraindik ez da martxan ipini\". Durango euskaldundu nahi bada \"euskarak lehentasunezko tartea behar duela\", aldarrikatu dute. Horrez gainera, Udaleko hainbat esparru \"lantzeke\" daudela diote. Azkenik, hilaren 23an, 19:00etan, Euskal Herrian Euskarazek Durangoko Txiki Otaegitik abiatuko duen manifestazioan parte hartzeko deitu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!