Gaur arratsaldean etxerako itzulera aurreratzea eta joan-etorriak saihestea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak

Anboto 2010ko mar. 10a, 13:11

Dagoeneko elurra botatzen dabil Urkiola eta Kanpazarren. Arratsalderako egoerak txarrera egitea itxaroten dute.

Dagoeneko elurra botatzen dabil Urkiola eta Kanpazarren. Arratsalderako egoerak txarrera egitea itxaroten dute. Datozen orduetarako iragarri dituzten elurteak direla-eta, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak \"ahal den neurrian lehenago etxeratzea eta errepide bidezko joan-etorriak saihestea\" gomendatu die gidariei. Dagoeneko elurra botatzen ari da EAEko errepide-sare nagusiko hainbat tokitan, baita bigarren mailako errepide eta mendate gehienetan ere, Urkiolan edota Kanpazarren esaterako. Hala ere, errepideak zabalik daude momentuz. Euskalmetek egindako iragarpenen arabera, elur-kota 0-100 metroren bueltan kokatuko da, eta prezipitazio arinak botako ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!