Garapen iraunkorrak sendoa izan behar duela adierazi dute

Anboto 2010ko mar. 8a, 10:32

Zapatuan Durangaldea maite dugulako kanpainaren baitako prentsaurrekoa egin zuten Axpen. Ingurumena izan zuten berbagai, \"ingurumen naturalari eutsi\" behar zaiola eta \"bertan inbertitu\" behar dela adierazi zuten.

Zapatuan Durangaldea maite dugulako kanpainaren baitako prentsaurrekoa egin zuten Axpen. Ingurumena izan zuten berbagai, \"ingurumen naturalari eutsi\" behar zaiola eta \"bertan inbertitu\" behar dela adierazi zuten. [imgd]http://www.anboto.org/images/7200/7200/1.jpg[/imgd] Ezker abertzaleko hainbat kidek agerraldia egin zuten zapatuan Axpen (Atxondo), Durangaldea maite dugulako kanpainaren baitan. Ingurumena izan zuten aztergai, eta Lurralde Zati Planak bertan izango duen eraginaz. Plan horretako atalak \"inposatuak\" izan direla salatu zuten. Gaur egun planteatzen den garapen iraunkorra ahula dela salatu dute, eta lurralde antolaketa ereduari begira, garapen hori jasangarria izan behar dela azpimarratu dute. Horretarako alternatibak plazaratu zituzten. Zaborren kasuan, adibidez, Usurbilgo atez-ateko bilketa sistema nabarmendu zuten, birziklatzea \"%30etik %80ra\" pasatu dela gogoratuz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!