Mendateen egoera (16:00)

Anboto 2010ko mar. 8a, 16:00

Trabakua, Elgeta, Kanpazar eta Autzaganeko mendateak itxita egon dira goizean, baina dagoeneko zabaldik daude. Urkiolan kateak behar dituzte kotxeek eta kamioientzako itxita dago. Gainera, izotzak trafikoa moteldu du hainbat puntutan, Elorrion edo Iurretan esaterako.

Trabakua, Elgeta, Kanpazar eta Autzaganeko mendateak itxita egon dira goizean, baina dagoeneko zabaldik daude. Urkiolan kateak behar dituzte kotxeek eta kamioientzako itxita dago. Gainera, izotzak trafikoa moteldu du hainbat puntutan, Elorrion edo Iurretan esaterako. Kanpazarren makinak lanean dabiltza, baina arazo ugari izan dira bertan. Ondorioz, itxita egon da eguerdira arte. Izotzak eragin handia izan du mendate honetan. Elurra berriro ere etorri da Durangaldera, eta lekuan leku, ia etenik barik dabil botatzen. Iluntze aldera atertzea itxaroten da, Euskalmet agentziak iragarri duenez. Tenperatura hotza daukagu -ez da 3 gradutik igotzen-, eta bihar ere halan jarraituko du.

Ehiza

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak ehiza jarduerak debekatu ditu, aldi baterako. Eguraldi txarraren eraginez hartu du erabakia. Egoera hobetzen denean kenduko du debekua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!