Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitraldi antolatu dituzte gaur (martxoaren 8an) eskualdean.
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitraldi antolatu dituzte gaur (martxoaren 8an) eskualdean.Durangoko Bilgune Feministak manifestaziorako deia egin du, 20:00etan Andra Maritik. Abadiñon, 17:00 orrazkera afrikarrak egiteko aukera izango da eskoletako gimnasioan. Mundu Martxarekin bat egiteko murala margotuko dute. Kalejiran irtengo dira 18:00etan BoTaPa samba taldeagaz. Txokolate-jana 19:00etan prestatuko dute. Iurretan, adierazpen inastituzionala irakurriko dute, 19:00etan, Ibarretxe kultur etxean. Berrizen, Kontukantoi taldearen ipuin kontalari saioak eta antzerkia antolatu dituzte ikastetxeetan. Kontzentrazioa izango da,19:30ean, Urtiaga plazan. Udalbatzak aho batez onartu duen adierazpen instituzionala irakurriko dute. Gaberdi antzerki taldeak girotuko du ekitaldia. Elorrion, kontzentrazioa 19:30ean antolatuko dute plazan. Jarraian Eramos pocos laburmetraia proiektatuko dute. Zaldibarren, Zine-foruma eta mahai-ingurua prestatu dute. Emakume alargunen munduari begira, Agua filma izango da ikusgai. Moderatzaile Arantxa Núñez berdintasun teknikaria izango da Herri Ikastetxeko ekitaldi aretoan. Ekitaldi honetan, haurtzaindegi zerbitzua doan izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!