Imanol Zuberoren berbaldia Esperientzia Institutuan

Anboto 2010ko mar. 3a, 09:41

Esperientzia Institutuak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Durangoko Behargintzan.

Esperientzia Institutuak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Durangoko Behargintzan. Gaurko hitzorduan Imanol Zubero Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak Adinaren gestioa. Denboraren gestioa berbaldia eskainiko du. Hurrengo saioa martxoaren 23an izango da. Xabier Aierdi soziologoak eta Inmigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariak Gaur eguneko munduan bizitzeko klabeak izango du berbagai. Oraindik izena emateko epea zabalik dago Behargintzan. Esperientzia Institutua Durangaldeko 55 urtetik gorako pertsonendako elkargunea da. \"Hainbat arlotan hezi eta esperientziak partekatzeko gunea da\", azaldu digu Ismene Leiza Behargintzako teknikariak. Gaineratu duenez, \"gaurko hitzaldian 16 lagunek parte hartuko dute\". Antolatzaileak oso pozik daude ikastaroek izan duten harreragaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!