Haize gogorrak itxaroten dira arratsalderako

Anboto 2010ko ots. 27a, 15:30

Ziklogenesi leherkorraren ondorioz, 150 km/h abiadurako haize ufadak iragarri dituzte gaur arratsalderako. 18:00etatik 05:00etara bitarteko tartea izango ei da txarrena. Alerta gorria ezarri du Herrizaingo sailak.

Ziklogenesi leherkorraren ondorioz, 150 km/h abiadurako haize ufadak iragarri dituzte gaur arratsalderako. 18:00etatik 05:00etara bitarteko tartea izango ei da txarrena. Eguraldiak aldaketa sakona emango du datozen orduetan. Ekaitza sartuko da mendebaldetik, eta haizeak gogor astinduko du gure lurraldea. Arratsaldeko 18:00etarako itxaroten da unerik gatxena. Dagoeneko hasi dira igartzen denboralearen eraginak Euskal Herriko hainbat txokotan. Alerta gorria ezarri du Herrizaingo sailak, eta etxetik ez irtetzeko gomendioa ere eman du. Ziklogenesi leherkorra izeneko fenomeno metereologikoak sortu du egoera hau.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!