Erraldek agerraldia egin du, Aralarrek eskatuta

Anboto 2010ko ots. 25a, 12:47

Erraldek asteazkeneko agerraldian azaldu zuenez, \"elikadura subiranotasunaren kontzeptuak, ekonomikoki ere, proiektua bera subiranoa izatera eraman du\".

Elikadura subiranotasunaren kontzeptuak, ekonomikoki ere proiektu bera subiranoa izatera eraman duela azaldu zuten, Erralde hiltegiak legebiltzarrean egin zuen agerraldian, eguaztenean, Aralar legebiltzar taldeak eskatuta. Erraldek asteazkeneko agerraldian azaldu zuenez, \"elikadura subiranotasunaren kontzeptuak, ekonomikoki ere, proiektua bera subiranoa izatera eraman du\". Produkzio lokalaren apustuak eta zirkuitu txikien bideak, \"proiektua bera errentagarritasunaren bidean jarri dute-eta\". Horren adibide moduan, Bizkaiko Bildotsa aipatu dute, \"kasu hau delako gure bidea ulertzeko adibide garbiena\".Erraldek aipatu duenez, \"Erralde proiektuak ez du bidelagun handirik eduki sektoretik kanpo\". Aralarrek, Erralde hiltegia kudeatzen duten pertsonen agerraldia eskatu zuen Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza Batzordeko Mahaian parte hartzeko. Euren eskaeran hiltegia \"enpresa eredugarri bat\" bihurtu dela argudiatu dute, eta kudeatzaileek hiltegien arloan sustengatzen dituzten gogoetak entzuteko momentua dela azaldu zuten, \"antza, Gobernuak hiltegi eta okelaren inguruan proiektu berri bat sustatu gura du-eta\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!