Aitziber Irigoras eta Eneko Etxebarria jeltzaleen hautagai

Anboto 2010ko ots. 25a, 16:00

EAJ 2011ko udal hauteskundeetarako zerrendaburuak zehazten dabil. Asteon, Durango eta Abadiñoko batzarrak egin dituzte. Durangoko hautagaia martxoan erabakiko da guztiz, bigarren itzulian.

EAJ 2011ko udal hauteskundeetarako zerrendaburuak zehazten dabil. Asteon, Durango eta Abadiñoko batzarrak egin dituzte. Durangoko hautagaia martxoan erabakiko da guztiz, bigarren itzulia egingo delako. Aitziber Irigorasek azaldu zuenez, martitzenean batu zen Durangoko Uri Buru Batzarra, eta bera da udal hauteskundeetarako proposatu duten hautagai bakarra. Durangoko EAJk bi itzuli erabiltzen ditu hautagaiak zehazteko, eta martxo erdialdean egingo litzateke ofizial Irigorasen izendapena. Izan ere, Irigoras da proposatutako jelkide bakarra, eta beraz, ezustekorik ezean bera izango da zerrendaburua. Beraz, alkatetza errepikatzeko aukerekin izango da 2011n Irigoras.

Abadiñon ere bai.

Bestalde, eguaztenean helarazitako oharrean eman du jakitera Abadiñoko EAJren batzarrak Eneko Etxebarria izango dela 2011 urteko udal hauteskundeetara EAJk aurkeztuko duen zerrendaburua. Martitzen gauean egin zuten ez ohiko batzarrean adostu zuten afiliatu jeltzaleek Etxebarria aurkeztea martxoko hauteskundeetarako zerrendaburu; berea izan zen, bestalde, hautagaitza bakarra. Mikel Garaizabalek eta legegintzaldi honetan Udaleko bozeramale izan duten Axier Garatek ere Eneko Etxebarriaren hautagaitzaren aldeko jarrera agertu zutela azaldu dute jeltzaleek. Ilusio handiagaz hartu duela zerrendaburu ardura adierazi du 35 urteko Eneko Etxebarriak, eta \"urtebete barruko hauteskundeetara Abadiñorentzako eta abadiñarrentzako ahalik eta programarik onena aurkeztea\" duela orain helburu nagusi.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!