"Osasunagaz ez dela jolasten" salatu du ELAk

Anboto 2010ko ots. 19a, 14:13

Horretaz aparte, delegatuen urteko batzarra ere egin du sindikatuak.

Horretaz aparte, delegatuen urteko batzarra ere egin du sindikatuak. [imgd]http://www.anboto.org/images/7100/7107/1.jpg[/imgd] ELAk manifestazioa egin du Durangotik Iurretara, Mutuak eta gizarte segurantzak beharginen osasunari dagokionez darabilten politika salatzeko. \"Merkatu irizpideen arabera funtzionatzen dute eta ez osasun irizpideen arabera\". Sindikatuak hori salatu du gaurko mobilizazioan. Gainera, lau eskaera ere egin dizkie mutuei: \"bertara doana errespetuz tratatzea, alta indibidualik ez ematea, gai laboralak direnean ez ezkutatzea eta enpresarien morroi ez izatea\".

Batzarra

Manifestazioa baino lehen, delegatuen urteroko batzarra ospatu du ELAk Durangon. Bertan, 2009ko balantzea egin eta 2010eko aurreikuspenak egin dituzte. \"Patronalaren txantajeari ondo erantzun zaiola uste dugu, eta langileak gogor daude aurten ere aurre egiten jarraitzeko\". Gehiengo sindikalak Madriletik proposatu diren erreformen aurka burutuko dituen mobilizaioetan parte hartzera deitu du sindikatuak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!