Oizeko hegazkin istripua gertatu zeneko urteurrena

Anboto 2010ko ots. 19a, 13:05

148 lagun hil ziren 1985eko otsailaren 19an Oizen, bidaian zihoazen hegazkinak istripua izan eta gero. 25 urte bete ziren barikuan ezbeharra gertatu zenetik.

148 lagun hil ziren 1985eko otsailaren 19an Oizen, bidaian zihoazen hegazkinak istripua izan eta gero. 25 urte bete ziren barikuan ezbeharra gertatu zenetik. [imgd]http://www.anboto.org/images/7100/7105/1.jpg[/imgd] \"Alhambra de Granada\" hegazkinak Bilbo eta Madril arteko ohiko hegaldia egiten zuen, eta Madrildik goizeko zortziak aldera atera zen. Goizeko 09:25ean Durangaldetik Txorierrira sartzera zihoan, Sondikako aireportura heltzeko asmoarekin. Hegazkina Boeing 727 bat zen eta komandantea Jose Luis Patiño Arrospide zen. Goizeko 09:27an aireportuko kontrol dorrearen eta hegazkinaren arteko komunikazioa eten egin zen. Dorrean zeuden kontrolatzaileen artean kezka sortu zen, hegazkina goizeko 9:35etan lurrartzekoa zela eta. Martitzen karnabal hartan, laino itxiak Oiz mendiaren hegoaldea estaltzen zuen eta istripuaren ondoren egindako ikerketak erakutsi zuenez, hegazkina lainopean galdu eta mendiaren puntan dagoen Euskal Irrati Telebistako antena jo zuen, ondoren su hartu eta mendian behera eroriz. Lekukoek esandakoaren arabera, hegazkina su-bola batek inguratzen zuen eta pinuen gainean hegan egin zuen, azkenik Iru Erreka izeneko amildegian erortzeko. 148 pertsona hil ziren, 141 bidaiari eta hegazkineko zazpi langile. [img]http://www.anboto.org/images/7100/7105/2.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!