Elkartasun karabanak bihar hartuko du Tinduferako bidea

Anboto 2010ko ots. 19a, 09:25

Gertu dago Durangaldetik Tindufeko kanpamenduetara bidaltzeko laguntza. Herria auzo elkarteak hainbat hilabete daramatza eskualdeko herrietan elikagaiak eta bestelako laguntza batzen. Karabanaren proiektua babesten duten udaletako ordezkariek Herriako ordezkariekin bat egin zuten atzo, Iurretako Ibarretxe kultur etxean emandako prentsaurrekoan.

Gertu dago Durangaldetik Tindufeko kanpamenduetara bidaltzeko laguntza. Herria auzo elkarteak hainbat hilabete daramatza eskualdeko herrietan elikagaiak eta bestelako laguntza batzen. Karabanaren proiektua babesten duten udaletako ordezkariek Herriako ordezkariekin bat egin zuten atzo, Iurretako Ibarretxe kultur etxean emandako prentsaurrekoan. Elkarteak Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Garai, Iurreta, Mallabia eta Zaldibarregaz adostutako laguntzaren bitartez 37.465 euro jaso ditu. Norbanako anonimo batek 2.000 euro eman ditu. Udalen aldetik, \"arazo administratibo bat tarteko\", laguntza jaitsi egin den arren datorren urterako \"konpontzea\" itxaroten dute elkartekoek. Batutako diruagaz laguntza Aljeriako kanpamenduetara eramateko kamioia erosi dute. Soberan gelditu dena elikagaiak erosteko erabili dutela azaldu dute Herriako kideek. [imgd]http://www.anboto.org/images/7000/7098/1.jpg[/imgd]

Karabanaren irteera

Elkartasun Karabana osatzen duten zortzi kamioietako bat da eskualdetik bidaliko dutena. Guztira, 300 tona elikagai garraiatuko dituzte. Gainera, lau autobus eta 14 ibilgailu ere abiatuko dira Tindufeko kanpamenduetara. Durangaldetik joango den kamioia, urtero legez, Angel Alejo atxondoarrak gidatuko du Alacanteraino. Portuan utzi eta itsasontzian Oranera (Aljeria) eroango dute. Ilargi Erdi Sahararrak batuko ditu ibilgailuak Tindufera eroateko.

Elikagai bilketa

Karabanaren antolatzaileak pozik agertu dira Durangaldean elikagai bilketak izan duen harreragaz:\"Krisi sasoi honetan jasotako elikagai kopurua handia izan da\", azaldu digute. Guztira, 5.500 kilo batu dituzte eskualdean ipinitako guneetan. Elikagaiez gainera, konpresak ere jaso dituzte. JAED elkarteak 25 arropa kutxa, umeentzako esnea eta zerealak eman ditu. Bilketa egiten lagundu dieten denei eskerrak eman gura izan dizkiete Herriatik, baita proiektuan parte hartu duten eskualdeko bizilagunei ere. Herriako kideek zortzi urte daramatzate eskualdeko karabana solidarioan eta udan Saharako umeak etxeetan hartzeko kanpaina bultzatzen. Gogoratu dutenez, hiru hamarkada baino gehiago dira saharar herria Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetara ihesi joan zela. \"Tindufeko egoera geroago eta larriagoa da. Nazioarteko laguntza txikiagoa daukate eta nazioarteko erakundeek ez dituzte saharar herriagaz hartutako konpromisoak bete\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!