Inbertsioa minimora jaitsi du Mankomunitateak

Anboto 2010ko ots. 17a, 14:15

Durangaldeko Mankomunitateak aurten 7,8 milioi eurogaz osatu duen aurrekontua \"Udalen egoera ekonomiko zailaren ondorio\" dela azaldu du Marian Larrauri Mankomunitateko presidenteak.

Durangaldeko Mankomunitateak aurten 7,8 milioi eurogaz osatu duen aurrekontua \"Udalen egoera ekonomiko zailaren ondorio\" dela azaldu du Marian Larrauri Mankomunitateko presidenteak. Gaineratu duenez, \"Udalek kuotarik ez igotzeko eskatu dute\". Zerbitzuak mantentzeari \"lehentasuna\" eman gura izan diote. Gastuaren jaitsierak inbertsioen diru-atalean eragin zuzena izan du. Zaborra biltzekozerbitzura 200.000 euro bideratu dituzte. Kontenedoreak eta kamioia erostea aurreikusi dute. \"Soberakinekin baliteke beste inbertsioren bat egitea.

Botazioa

Aurrekontuen plenoan EAJk proposatutako plan ekonomikoak jeltzaleen aldeko botuak jaso ditu. PSE-EE abstenitu egin da \"aurrekontuak aurrera ateratzea ahalbidetzeko\". Akordioetara heldu gara EAJrekin eta horregatik abstenitu gara\", azaldu du Pilar Riosek. Lorea Muñoz Izurtzako alkatea ere abstenitu egin da \"informazio nahikorik\" ez duelako. Aralarrek proposamenaren kontrako botua eman du. Iker Urkizak dioenez, ez datoz bat \"Mankomunitate ereduagaz\". \"Askotan herri mailan dauden zerbitzuekin bikoiztu egiten dira\", kritikatu du. \"Udalen artean bada sasoia zer molako Mankomunitatea gura dugun eztabaidatzeko\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!