350 lagun, ezker abertzalearen eztabaida prozesuan

Anboto 2010ko ots. 16a, 13:00

Durangaldean 12 herritan zabaldu da eztabaida, eta batzarrak dinamikoak eta parte-hartzaileak izan direla adierazi dute.

Durangaldean 12 herritan zabaldu da eztabaida, eta batzarrak dinamikoak eta parte-hartzaileak izan direla adierazi dute. Azaroaz geroztik eztabaida prozesuan murgilduta egon da ezker abertzalea. Nazio mailako ondorioak atera dituzten honetan, eskualdeko balorazioa ere egin dute. \"Oso positiboki\" baloratu dute prozesua. 350 lagun inguruk parte hartu dute batzarretan, eta \"hamarnaka iritzi eta ekarpen\" jaso direla azaldu dute. Eztabaida \"indar erakustaldi\" bat izan dela nabarmendu dute: \"askok harriduraz ikusten dute ezker abertzaleak estrategikoki birkokatzeko duen gaitasun hau\". \"Aspaldi batzarretara gerturatu ez den jende askok parte hartu\" omen du, eta \"eztabaida estrukturatu baten premia igarri da\", diotenez. Ezker abertzalearen kidegoa \"zoriondu eta lanean jarraitzera gonbidatu\" dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!