Tokiko enplegua indartzeko programa aurkeztu dute

Anboto 2010ko ots. 16a, 13:05

Makomunitatea osatzen duten zortzi herrietan, Garain eta Berrizen 50 lanpostu sortuko dituzte. Sei hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira. Gaur goizean (otsailak 16) prentsaurrekoa eman du Durangaldeko Mankomunidadeak tokiko enplegua sustatzeko programa aurkezteko. Marian Larrauri Mankomunidadeko lehendakariak azaldu dauenez \"krisiak gogor jo du eskualdea, eta eragin duen langabeziari ekimen zuzenekin aurre egitea dugu helburu\". Milioi bateko inbertsinoa egingo dute; horietatik 450.000 euro Bizkaiko Aldundiak ipiniko ditu. Mankomunidadea osatzen duten zortzi herrietan, eta, Garain eta Berrizen ipiniko dute martxan programa. Hain zuzen, 50 lanpostu sortuko dituzte herri horietan; lanpostuak ildo anitzekoak dira eta herri bakoitzeko Udalak bere beharren arabera zehaztu eta banatuko ditu (lorategien manbtenuan, auzobideen garbiketa, artxiboak osatzea…). Lanpostuek sei hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira. Hauek dira herri bakoitzako Udalek sortuko dituzten lanpostuen kopurua: Durango.............12 lanpostu Atxondo...............4 Berriz..................5 Elorrio.................6 Garai...................1 Iurreta................5 Izurtza................1 Mañaria...............2 Zaldibar...............5 Mankomunitatea...3 Abadiñori 6 lanpostu egokitzen zitzaizkion, baina programa honetan parte ez hartzea erabaki du. Ildo horretatik, abadiñoko udalaren jarreragaz \"oso desilusionatuta\" dagoela adierazo dau Marian Larraurik. Abadiñoko alkate Jose Luis Navarrok Anbotori azaldu dionez, \"nahiago dugu enplegua beste bide batzuk erabiliz sortu\": \"Kolaborazio sozialaren eta INEM Korporazioaren bitartez lana sortzeko ekimenak interesgarriagoak iruditzen zaizkigu eta bide horietatik joko dugu\". Navarroren esanetan, jakinarazi zieten Abadiñori sei lanpostu egokitzen zitzaizkiola, \"baina ez dakigu sei, hamabi eta hamar lanpostu behar ditugun\". Une honetan zer lanpostu behar dituzten aztertzen dabiltza: \"Lehenengo udaletxearen beharrizanak aztertu behar ditugu. Badira ohiko lanpostuak, baina zehazki aztertu nahi dugu\". 90.000 euro enpresak biziberritzeko Beste neurri bat ere jakinarazi du Mankomunitateak. Hiru urtean 90.000 euro emango dizkiote (30.000 euro urtean) Durangaldeko Enpresarien Elkarteari. Durangaldean indar handia du automozioaren sektoreak eta krisiak gogor jo du eremu horretan. Beraz, \"merkatuan lehiakorra izan daitezen dugu helburu, merkatu berriak aurkituz, proiektu berriak garatuz…\" azaldu du Iñaki Totorikaguena toki-enplegua indartzeko programaren arduradunak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!