Amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazioa antolatu zuen zapatuan, Durangon.
Otsailaren 13a Torturaren kontrako nazioarteko eguna da. Hori dela eta, amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazioa antolatu zuen zapatuan, Durangon.
Durangoko Andra Marin elkartu ziren protestako parte-hartzaileak, eta \"torturagaz amaitzea denon lana\" dela aldarrikatu zuten. Bi pankarta erabiliz pasillo bat eratu zuten, eta megafoniatik poliziaren galdeketa bat simulatu zuten.
Elkarretaratzean eskualdeko 60 lagunek partu hartu zuten.
[imgd]http://www.anboto.org/images/7000/7080/1.jpg[/imgd]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!