Zapatu karnabalen ostean, martitzenaren zain egongo dira mozorro jaiaren zaletuak. Kaleak kolorez eta giro bikainez bete dituzte inauteriek. Musika, umeentzako ekintzak eta jatorduak dira nagusi egunotan.
Zapatu karnabalen ostean, martitzenaren zain egongo dira mozorro jaiaren zaletuak.
Atzo, Kriskitin taldeak Surrandi eta Hartzaren konpartsagaz ipini zuen hitzordua, Durangoko kaleak musika eta dantzagaz girotzeko asmoz. Iurretan herri-bazkaria eta erromeriagaz gozatu zuten, eta Berrizen gauez elkartu ziren, afaltzeko. Mallabian ere umeentzako egitaraua prestatu zuten.
Martitzenean bueltatuko dira ekitaldi eta gainerakoak. Hona hemen herri batzuetako zerrenda:
Durango. Txu txu Trena, goizean 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara izango da. Umeentzako Parkea Landako Gunean, 16:00etatik 20:00etara. Gazteentzako mozorro jaialdia: diskoteka, karaokea, animazioa eta sarien zozketa. San Agustin Kultur Gunean, 16:30etik 19:30era. Haur berbena Rum Rum Rock taldeagaz Landako Gunean 17:30ean.
Elorrio. Ikastetxeen mozorro desfilea, 10:30ean Plazan. Ume txikientzat antzerkia Arriolan 11:30ean. Haur parkea plazan, euria egiten badu kiroldegian. 12:00etatik 13:30era eta arratsaldean 16:00etatik 18:30era. Txokolatada plazan 18:30ean. Berbena Kresala taldeagaz, plazan 18:30etik 21:00etara.
Iurreta. Eskolako komunitatearen jaialdia 10:00etan: Munduko dantzak. Jarraian txokolatada.16:30ean Erromeria Luhartz taldeagaz Olaburu frontoian.
Zaldibar. Ikastetxeetan jaia: kalejira egingo dute, 10:30ean hasita, herrian zehar. Txokolatada izango da 11:30ean. Play-backa 13:00etan. Kiroldegian Berbena eta Mozorro Lehiaketa izango da Bizargorri taldeagaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!