Inauteri giroan gozatzeko hainbat aukera daukagu inguruan

Anboto 2010ko ots. 13a, 12:00

Inauteriak etorri dira eskualdera. Karnabaletako jantziak prestatu eta kalera irtetzeko hainbat proposamen dauzkagu gure inguruetako herrietan. Gaurtik hasita martitzenera arte, ekitaldi ugari izango dira han eta hemen.

Inauteriak etorri dira eskualdera. Karnabaletako jantziak prestatu eta kalera irtetzeko hainbat proposamen dauzkagu gure inguruetako herrietan. Kriskitin taldeak Surrandi eta Hartzaren konpartsagaz 18:15ean Merkatu plazan elkartzeko hitzordua ipini du, handik irtenda Durangoko kaleak musika eta dantzagaz girotzeko asmoz. Amaiera 20:00etan Andra Mariko elizpean izango da. Martitzenean, ume eta gazteentzako ekitaldiak antolatuko dituzte. Adinekoen egoitzan IV. Tostada Lehiaketa eta Duo Menta taldeagaz dantzadia izango dituzte. Iurretan, inauteri egunez 10:00etan Munduko dantzak jaialdia antolatuko dute eskoletan. Mikel Deuna kultur taldeak Luhartz taldearen erromeria antolatuko du Olaburu frontoian. Berrizen, gaur, inauterietako herri-afaria prestatuko dute. Elorrion, ikastetxeen mozorro desfilea eta txikientzako antzerkia izango dituzte. Haur parkea egun osoan egongo da zabalik. Arratsaldea Kresala taldearen erromeriak alaituko du; txokolate-jana izango da gero. Otsailaren 21ean Bizia- tloia ipiniko dute martxan, eta 28an Mountainbike herri-martxa. Mallabian, umeentzako egitaraua gertu izango dute eskolan. Arratsaldean erromeria eta mozorro lehiaketan parte hartzeko aukera eskainiko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!