Abesten irten zuten Juan Orobiogoitiako gaztetxoek

Anboto 2010ko ots. 12a, 09:28

Ohiturari eutsiz, Eguen Zuri abesten irten zuten atzo Durangaldeko hainbat herritan.

Ohiturari eutsiz, Eguen Zuri abesten irten zuten atzo Durangaldeko hainbat herritan. Esaterako, Iurretan, Juan Orobiogoitia ikastetxeko 4. mailako gazteak baserriz baserri ibili ziren kantu kantari. Garaizarreko futbol-zelai inguruko baserrietara eta Amatza auzora joatea zuten helburu, baina elurraren eraginez ibilbidea laburtu behar izan zuten. Hala ere, goiza kanpoan eman zuten baserrietan giroa alaitzen. Batutako dirua ikasbidaia ordaintzeko erabiliko dute gaztetxoek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!