Urkiola berriro itxi dute

Anboto 2010ko ots. 11a, 14:20

Elurraren ondorioz Urkiolako mendatea itxita egon da eguerdira arte. Ordu batzuetan zabalik izan arren, arratsaldean berriro ere itxi dute. Eskualdeko gainerako portuetan kontuz ibiltzeko abisua eman du Herrizaingo Sailak.

Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarri du gaurko, eguena, elurrarengatik. Urkiola itxita egon da eguerdira arte, eta ordu batzuetan zabalik izan arren, arratsaldean berriro ere itxi dute. Kanpazar, Elegta, Miota, Areito, Trabakua, Muniketa eta Autzaganen kontuz ibiltzeko gomendioa eman du Herrizaingo Sailak. Udalak, larrialdi zerbitzuak eta zerbitzu publikoko enpresak abisatuta daude egoeraz. Barikuan elur maila mantenduko da, baina prezipitazioak moteltzea itxaroten denez, alerta horian izango gara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!