Erralde, bertako produktuaren aldeko apustuak arrakasta

Anboto 2010ko ots. 7a, 12:00

Erraldekoek jakitera eman dutenez, apurka-apurka, hiltegia estatu mailako erreferente bilakatzen ari da kalitatezko produktu bereizi bezala.

Erraldekoek jakitera eman dutenez, apurka-apurka, hiltegia estatu mailako erreferente bilakatzen ari da kalitatezko produktu bereizi bezala. Erralde hiltegiak 2009ko balantzea egin du eta ondorioztatu dute bertako produktuaren eta desberdintzearen alde egin duten apustuak arrakasta izaten jarraitzen duela eta Erralde ekonomikoki errentagarria egiten duen arrazoietako bat hori dela. Erralden iaz 7.133 behi hil zituzten. Horietatik %95 Euskal Autonomia Erkidegokoa zen, eta zehazki, hildako 5.991 behi Bizkaikoak. Bestalde, Erralden 4.665 arkume hil zituzten. %87 Bizkaikoa zen, gehienak Bizkaiko bildotsa izendapenean merkaturatu zirenak. Gainera, Gasteizko abeltzainen 628 arkume ere hil zituzten, eta Gasteizko merkatuan sartzen lagundu zien. Hiltegiko lanez gain, Erraldek merkatuan parte hartu du Berrizko Txuletoia markapean kalitatezko behia merkaturatuz. Horrela, inguruko sukaldaritzan bertako eta kalitatezko haragia bultzatu du. Gainera, Erralde hiltegiak, \"erraldetxoak\" egin eta sustatzen jarraitzen du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!