Egungo lurralde antolaketak nekazaritza ekoizpenean eragiten duela salatu dute

Anboto 2010ko ots. 5a, 10:11

\"Durangaldea maite dugulako\" kanpainaren baitako ekimena egin zuten Abadiñon San Blas egunean.

\"Durangaldea maite dugulako\" kanpainaren baitako ekimena egin zuten Abadiñon San Blas egunean. San Blas eguna aprobetxatuz \"Durangaldea maite dugulako\" kanpainaren barruko ekimena egin zuten Abadiñon. Parodia bitartez, egungo lurralde antolaketa nekazaritza ekoizpenean eragiten duela salatu zuten jendaurrean. [imgd]http://www.anboto.org/images/7000/7025/1.jpg[/imgd] Azaldu zutenez, \"baserritarren lana gutxiesten da, eta, gainera, euren produktuengatik jasotako prezioek behera egiten dute nabarmen\". Ekintzaileen arabera, \"nekazaritza-aktiboen galera horren ondorioz, ekoizpena gero eta txikiagoa da; beraz, egunero jaten duguna urrutitik dator: Marokoko barazkiak, Peruko zainzuriak, Brasilgo oilaskoa...\". Ondorengoa ere adierazi zuten: \"Lurralde antolaketa politika honekin, produktuak nongoak izango dira 2026ko San Blasetan?\". Euren ustez \"herriak eta eskualdea bera ere nekazaritzatik eraikitzea\" posible da, \"elikadura subiranotasuna ardatz hartuta\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!