Etxe guztiak kantuz pozteko eguna

Anboto 2010ko ots. 4a, 09:25

San Blasek Santa Agedari eman dio lekukoa. Gaur, otsailak 4, koplak abestera irtengo dira Durangaldeko hainbat herritan.

Atzo San Blas eguna ospatu zen Abadiñon, eta gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko da Durangaldean. Koplak abestera irtengo dira hainbat herritan. Ohiturazko koplak abestuko dituzte eskualdeko hainbat herritan. Baserriz baserri eta etxez etxe joango dira kantua zabalduz. Berrizen 18:30ean geratu dira komentuaren aurrean. Abadiñon, iluntzeko 19:30etan Done Zezili abesbatzak urtengo du kalerik kale. Iurretan, Mikel Deuna kultur taldearen deia 18:30erako da, auzorik auzo joateko. Durangon 19:00etan daukate hitzordua Andra MAriko elizpean, orfeoia egongo da bertan. Elorrion, soziedadeen elkarteak, Iturrizorok, antolatu du ekimena. 19:00etan irtengo dira Lagun Tokitik. Mañarikoek zapatuen ospatuko dute. Goizeko 09:00etan hasiko dute kantaldia eta egun osoan iraungo du. Batutako dirua Nikaraguara, laguntzarako, bideratuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!