Droga zabaltzen zuten 5 gazte atxilotuta

Anboto 2010ko ots. 3a, 10:49

Deba beheko bailaran eta Durangaldean droga zabaltzen zuen sare baten aurka egin du Ertzaintzak azken egunetan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Deba beheko bailaran eta Durangaldean droga zabaltzen zuen sare baten aurka egin du Ertzaintzak azken egunetan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Eibarko Ertzain-etxetik gidatu da operazioa, eta bertan sustantzia ugari topatu dituzte: 6.000 dosi MDMA eta 6 kilo \"speed\", 45 gramo haxix eta marihuana landareak ere bai. \"Speed\" sustantziaren kopuruak 300.000 euroko balioa izango luke merkatuan, eta MDMArenak 100.000koa. Atxilotutako gazteak 22 eta 35 urte artekoak dira. Miaketetan Ermuko gazte baten taberna miatu dute; hain zuzen ere honi jarraituz hartu zuten pista poliziek. Hiru gazte Eibarko tailer batean atzeman zituzten astelehenean, Holandatik ekarritako auto batetik droga ateratzen zebiltzala. Beste baten kotxean, erregaiaren depositoan gordeta aurkitu dituzte MDMA dosiak. Atxilotuak epailearen aurrera eramango dituzte datozen orduetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!