2010erako plangintza aurkeztu du AAMk

Anboto 2010ko ots. 2a, 08:26

Zapatuan, presoen borrokaldiagaz bat egin zuen baraualdia amaitu eta manifestazioa egin zuten Durangon. Horregaz batera, prentsaurrekoa eskaini zuen eskualdeko amnistiaren aldeko mugimenduak.

Zapatuan, presoen borrokaldiagaz bat egin zuen baraualdia amaitu eta manifestazioa egin zuten Durangon. Horregaz batera, prentsaurrekoa eskaini zuen eskualdeko amnistiaren aldeko mugimenduak. Durangaldeko AAMren iritziz, \"urtarrilaren 2an Bilbon egin genuen bezala, presoen eskubideen aldeko mobilizazioen bitartez, egoera gainditzea lor dezakegu. Baina argi dugu ere, mobilizazioetatik harantzago joan behar dugula, eta konpromisoak hartzeko unea iritsi zaigu\". Horregaitik, dinamika iraunkorra abiatuko du presoen eskubideen defentsan: Hilabete bakoitzeko azken asteetan itxialdiak burutuko dituzte herriz herri. Elkarte eta eragileekin hitz egingo dutela aurreratu dute. Prentsaurrekoan esan zutenez, \"herritarren inplikazioa eta bultzada izango da gure ustez, egoera hau gainditzeko giltza\". Manifestazioan ehundaka herritar batu ziren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!