AICk eta Iberdrolak ibilgailu elektrikoa sustatuko dute Bizkaian

Anboto 2010ko ots. 1a, 15:56

Erakunde bien arteko Lankidetza Hitzarmenerako Akordio Esparrua sinatu dute. Helburua ibilgailu elektrikoa Bizkaian garatzea eta bultzatzea da. AICn apustua da ibilgailu elektrikoa ahalik eta arinen eta modu errazenean ezartzeko behar diren sareak eta azpiegiturak sustatzea. José Luis Bilbaok azpimarratu du akordio honek eragin positiboa izango duela ibilgailuen industrian, eraginkortasun energetikoa duelako, ingurumenaren kalitatea hobetzen duelako eta industriaren garapen ekonomikoa bultzatzen duelako. Iberdrolak, ibilgailu elektrikoaren aldeko apustu irmoa egin du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!