Kulturala eta Beasain, goiko postuen lehian bihar

Anboto 2010ko urt. 29a, 13:07

Durangoko Kulturalak Beasainen kontra jokatuko du bihar Tabiran.

Durangoko Kulturalak Beasainen kontra jokatuko du bihar Tabiran. Talde biak goiko postuen borrokan dabiltza. Beasain laugarren dago 39 punturekin eta Kulturala bosgarren puntu bakarrera. Irabazten duenak arerio zuzenari abantaila aterako dio. Kulturalak sarritan erakutsi du aurtengo denboraldian etxean talde indartsua dela. Partidu bakarra galdu du denboraldi osoan; Santurtziren kontra (1-2). Beasain orain arte ondo moldatu da etxetik kanpora: hiru garaipen, lau berdinketa eta lau porrot. Durangarrek etxetik kanpora dituzte hurrengo lehia biak, Lagun Onak eta Baskoniaren kontra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!