Lokal berriaren inaugurazioa Anbotoko lagunen bilgune

Anboto 2010ko urt. 29a, 16:09

Anbotok Iurretan duen egoitza berria inauguratu genuen eguaztenean. Langile, kolaboratzaile, udal ordezkari eta eskualdeko elkarteetako kideez gainera, kultur eta kirol arloko hainbat aurpegi ezagun elkartzeko aitzakia parebakoa izan zen.

Anbotok Iurretan duen egoitza berria inauguratu genuen eguaztenean. Goiuria kultur gunean batu ginen, eta Xabier Amurizak zuzendutako ekitaldian Eraz aldizkariagaz ereindako hazia gogora ekarri genuen. Langile, kolaboratzaile, udal ordezkari eta eskualdeko elkarteetako kideez gainera, kultur eta kirol arloko hainbat aurpegi ezagun elkartzeko aitzakia parebakoa izan zen. Anbotori hainbeste urtean babesa eman dioten lagunen berotasuna jaso genuen bertakook. Obrak Egoitza berria auzolanaren emaitza izan da. Aurreko lokala zaharkituta zegoen eta proiektu berrietarako txiki gelditu zitzaigun. Lokal berriak begiratzen hasterakoan Josu Munitxa bidelagun izan genuen. Bere gomendio barik batek daki zein lokal aukeratuko genuen. Ez gara gu obra kontuetan adituegiak. Olatz Elortzak alde juridikotik lagundu zigun. Lekualdaketan bete genituen furgotenakadak ere ez ditugu erraz ahaztuko. Uxuri Unazluren (Gaztelurrutia ardoak) furgoneta handian Beñat Gaztelu-Urrutiak utzitako mahaiaren bila Santikurutzeko aldapa igo genuenekoa ere ez. Abasolotarrek ere furgonetagaz bueltaren bat eman dute. Ander Maortua arotz-lanetan jarri dugu mahaiak neurrira egiteko. Markiegi, Egia, Fontaneria Ortuzar, Elaia, Tafrik, Zuhaitz, Zure Glass eta Serapio Calvoko beharginak ere buru-belarri ibili dira lanean. Di-da komunikaziokoek dekorazio txukuna prestatu digute. Jose Antonio Derteano eta Bego Arrinda brikolajean eta garbiketetan aritu dira. Fotopolimeros Betikoa auzokide berriei behin baino gehiagotan jo diegu atea erraminta eske. Ibai Urienek (Sagasta margogintza) ziztu bizian margotu zizkigun hormak. Iurretako Udalak esku zabalik hartu gintuen herrian. Inauguraziorako Etxe abeslaria, Karrikakoak, Bideografikekoak, Berbarotarrak, Saltsaneko Iñaki Urien eta Unax Unzalu (Gaztelurrutia ardoak) izan doguz aldamenean. Kimetz Zenitagoia \'Dumy\'-k irratiko aparatuak ekartzen lagundu digu. Elorrioko Udalak ere Anboto Irratia bultzatzen jarraitzen du. Eskerrik asko guztioi inauguraziora etortzeagatik, denon artean lokal ederra izatea lortu dugu-eta. Orain lanean jarraitzeko ordua da erronka berriak jomugan jarri eta haiek ere denon artean lortu ditzagun. Inaugurazioko argazki galeria
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!