Ona enpresak 23 langile kaleratzea planteatu du

Anboto 2010ko urt. 21a, 11:29

Ona Electroerosión enpresak 23 langilerentzat eskatutako EREaren aurka mobilizatzen ari da enpresako komitea \"kaleratze traumatikoen aurka\" dagoelako eta \"erabakia bidegabea delako\".

Ona Electroerosión enpresak 23 langilerentzat eskatutako EREaren aurka mobilizatzen ari da enpresako komitea \"kaleratze traumatikoen aurka\" dagoelako eta \"erabakia bidegabea delako\". Enpresako komitea ELAko sei delegatuk eta LABeko bik osatzen dute eta enpresaren aurrean kontzentratu dira. Bihar, osteguna, goizean lan uztea egingo dute lan delegaritzaren aurrean ere kontzentratzeko, adostasunik ezean honek hartuko baitu azken erabakia. Ona enpresa liderra da mundu mailan dimentsio handiko makinen produkzioan eta Europar Batasuneko lehen produktore ere bada, egun 109 pertsonak lan egiten dute bertan eta ERE honek langileen herenari eragiten dio. LABeko ordezkariak erabaki honetan ez du \"arrazoi ekonomikorik\" ikusten, enpresaren \"egoera finantzieroa ona\" dela dio eta langileak kaleratzeko ematen dituen arrazoi produktibo eta organizatiboekin ez dator bat. Horrek, \"subkontratazioa edo langile merkeagoak kontratatzea suposatuko lukeela\" azaldu du LAB sindikatuko ordezkariak eta \"hori ez litzateke zilegi izango\", bere ustez. Ez dute beste mobilizaziorik egitea baztertzen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!