Durangaldeko langabezia % 36,8 hazi da azken urtean

Anboto 2010ko urt. 15a, 09:20

Industria sektorean igo da gehien lan barik daudenen kopurua. Iaztik % 76,1 hazi da.

Industria sektorean igo da gehien lan barik daudenen kopurua. Iaztik % 76,1 hazi da. Iaz 2008an baino 1.486 langabetu gehiago kontatu zituen INEMek eskualdean. Iaztik %36,8 hazi da, beraz, lanik barik daudenen kopurua. Gorakada horregaz, Durangaldeko biztanleria aktiboaren % 12,9 zegoen langabezian 2009ko abenduan. Hego Euskal Herrian, berriz, %12,5ekoa izan da tasa hori. Langabezia sektore guztietan igo da, baina industrian izan du igoerarik handiena; % 76,1 hazi da. Arlo horretan, iaz 1.318 langabetu bazeuden, aurten 2.322 zenbatu ditu INEMek. Langabetu berri gehienak gizonezkoak dira. Izan ere, orain artean langabezian egon diren emakumeak gizonak baino gehiago izan dira, eta hori aldatu egin da; 2009 amaierako datuen arabera, langabetuen % 52,29 gizonezkoak dira, eta % 47,71 emakumezkoak.

Adin guztietan

Adin tarteei dagokienez, edade denetakoen artean igo da langabeen kopurua. INEMeko datuen arabera, igoera hori handiagoa izan da 35 urtetik 45 urte bitarteko pertsonen artean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!