Ehiza garaia barikuan zabalduko dute berriro

Anboto 2010ko urt. 14a, 18:18

Joan zen astean eguraldi gogorraren eraginez itxi zuen Aldundiak, eta bariku honetan berriro ekingo ahal izango zaio ehiza-jarduerari.

Joan zen astean eguraldi gogorraren eraginez itxi zuen Aldundiak, eta bariku honetan berriro ekin ahal izango zaio ehiza-jarduerari. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak ehiza-jarduera egiteko aukera emango du berriro gure lurralde historikoan. Elurtearen ondorioz aldi baterako debekua ezarri zuen, eta hori barikuan, hilak 15 amaituko da. Hala ere, barikuan ezingo da oilagorrik ehizatu, egun honetan astero debekatuta dagoelako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!