Denboralea Durangaldean

Anboto 2010ko urt. 11a, 12:17

Elurra sendo bota du asteburuan Durangaldean, eta izotzak arazoak sortu ditu errepideetan.

Elurra sendo bota du asteburuan Durangaldean, eta izotzak arazoak sortu ditu errepideetan. Asteburuan elurra agertu da eskualdean, eta hotza ere ikaragarria izan da. Izotzak ere arazo ugari sortu du errepideetan; istripuak ez dira gutxi izan. Tenperatura minimoenak, zero azpitik 2 graduren bueltan izan ditugu orokorrean, baina Otxandion, -8,2ra ailegatu dira. Asteburuko argazkiak atera ditugu, eta Alpino eta Erdella mendi taldeek ere bidali dizkigute eurenak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!