Elurrak arazoak sortu ditu errepideetan

Anboto 2010ko urt. 8a, 13:00

Trabakuko gaina itxita dago kamioientzat une hauetan, eta kotxeek kateak behar dituzte. Beste errepideetan arreta handiz ibiltzeko gomendioa eman du Herrizaingo sailak.

Gauez elurra eginagatik zabalik daude Urkiola, Areitio, Miota era Autzagane mendateak. Trafikoa Kudeatzeko Euskadiko Zentroak arreta eskatu du mendate hauetan, baina oraingoz ez ei da katerik behar. Trabakua, ostera, itxi egin behar izan dute kamioientzat, eta kateak behar dituzte gainerakoek. Zornotzan eta Ermuan istripuak izan dira goizean, eta Elorrion ere arazoak egon dira izotzaren ondorioz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!