Errege magoek Durangaldea bisitatu dute

Anboto 2010ko urt. 6a, 11:07

Erregaluen zakua ondo beteta etorri ziren errege magoak Durangaldera. Urtero legez, Abadiño, Durango, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko kaleak zeharkatu zituzten, euren zain zeuden gaztetxoen ilusioak betez.

Erregaluen zakua ondo beteta etorri ziren errege magoak Durangaldera. Urtero legez, Abadiño, Durango, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko kaleak zeharkatu zituzten, euren zain zeuden gaztetxoen ilusioak betez. Abadiñon 17:30ean abiatu ziren Zelaietatik Melchor, Gaspar eta Baltazar. 19:00 inguruan iritsi ziren Matienara. Hotzari aurre eginez, kale bazterrak gaztetxoz eta gurasoz beteta aurkitu zituzten. Trañabarren eta Zubibitartetik aurrera, pilotalekuan amaitu zen kabalgata. Ondoren, errege bakoitza bere tronuan eserita, erregaluak banatu zituzten. Gaztetxoek nahi zuten erregearen eskutik eta altxotik jaso zituzten opariak. Durangon 18:30ean hasi zen kabalgata Fray Juan de Zumarragatik. Ezkurditik eta Udaletxeko plazatik pasata, Andra Marian geratu ziren. Han gaztetxoen gutunak jaso eta gozokiak banatu zituzten. Eguraldia kaskarrak ez zituen kikildu Elorrio, Zaldibar eta Berrizko gaztetxoak ere eta kalera irten ziren errege magoak agurtzera. Kabalgatako argazki galderia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!