Gaur, Anboto Urtekaria kalean

Anboto 2009ko abe. 22a, 13:54

Gaur, abenduak 22, Anboto Urtekaria izango duzue postontzietan.

Anboto Astekariaren 2009ko azken alea abenduaren 11n kaleratu genuen, baina gaur, martitzena, Anbotoren Urtekaria izango duzue postontzietan. [imgd]http://www.anboto.org/images/6800/6804/1.jpg[/imgd] Gaur, ale berezia aterako dugu: Urtekaria. Urte honetan zehar gertatutako albiste garrantzitsuenekin prestatutako edizioa izango da. Gabonetan oporralditxoa hartuko dugu Anbotoko langileok, eta urtarrilaren 8an izango duzue ostera ere gure berri. Bitartean, ondo izan!
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!