Bizkaiko Bildotsaren prezioa ez igotzeko akordioa

Anboto 2009ko abe. 17a, 11:05

Bizkaiko Bildotsaren Kontseiluak, produktuaren prezioa ez igotzeko akordioa sinatu du, eta orain arteko datu positiboak ere aurkeztu ditu. Bildotsen %95a Erralde Hiltegian hiltzen da.

Bizkaiko Bildotsaren Kontseiluak, produktuaren prezioa ez igotzeko akordioa sinatu du, eta orain arteko datu positiboak ere aurkeztu ditu. Bildotsen %95a Erralde Hiltegian hiltzen da. Bizkaiko Bildotsaren Kontseilua Erralde Elkartea, EHNE sindikatua, Bizkaiko Artzainak eta Bizkaiko Harakinak taldeek osatzen dute, eta prentsaren aurrean sinatu dute akordioa. Datu onak izateaz gainera, indartu egin dira 15 artzain gehiagoren parte hartzeari esker. Modu honetan, hiltegiak Bizkaiko 70 ekoizleetatik 55 batzen ditu. Hartutako erabakien artean, hiltegiak 2 eurotan erosiko ditu komertzializatu ezin diren bildotsak. Bestalde, denboraldi osoan 7,05 euroan egongo da prezioa. Gabonetan, hilaren 24ra arte 9,68 eurotan egongo da, 31ra arte 8,48 eurotan eta urtarrilaren 15era arte 6,46 eurotan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!