Ikastaro berria antolatu du DEIk

Anboto 2009ko abe. 21a, 08:55

Ikastaro berria jarriko du martxan datorren urtarrilean Durangaldeko Esperientzia Institutuak (DEI) eta zabaldu dute dagoeneko izena emateko epea.

Ikastaro berria jarriko du martxan datorren urtarrilean Durangaldeko Esperientzia Institutuak (DEI) eta zabaldu dute dagoeneko izena emateko epea. Claves para vivir en el mundo de hoy izenburupean antolatu duten ikastaroa urtarrilaren 12an hasiko da eta martxoaren 13an bukatu. Gazteleraz emango dira eskolak 17:00etatik 19:00etara, Durangaldeko Behargintzan. Durangaldeko Amankomunazgoak, Behargintzarekin eta Durangoko Udalarekin batera antolatutako ekimena da DEI eta 55 urtetik gorako pertsonendako \"topagunea\" izan gura du. Prestatutako ikastaroan parte hartu gura duenak Durangaldeko Behargintzara jo dezake izena ematera. Abenduaren 30a bitartean izango dute horretarako aukera (94 623 25 23).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!