Nagusiek kultur astea dute Elorrio eta Iurretan

Anboto 2009ko abe. 11a, 09:42

Kultur Astea hasiko dute bai Elorrion bai Iurretan, bertoko La Esperanza eta Goiuriko Ama 3. adineko elkarteek antolatuta.

Kultur Astea hasiko dute bai Elorrion bai Iurretan, bertoko La Esperanza eta Goiuriko Ama 3. adineko elkarteek antolatuta. Claves para reconocer la ansiedad hitzaldiarekin hasiko dituzte ekitaldiak Elorrion, abenduaren 15ean. Iturri kultur etxean jarri dute horretarako hitzordua, 17:00etan. Hilaren 16an, berriz, Gorrotxategi txokolatearen museora irteera antolatu dute. Durangoko Jubilatuen elkarteak El Mirador obra tularatuko du, 17an, 17:30ean, Arriola antzokian. La Esperanza eguna ospatuko dute abenduaren 18an. Anai-arteko bazkaria egingo dute, 14:30ean, eta, 19:00etan, meza ospatuko dute. Dantzaldia eta bazkide nagusiei omenaldia hasiko dira, 20:00etan.

Iurreta

Astezkenean, abenduaren 16an, hasiko dute XVIII. Kultur Astea Iurretan, Cuando el dormir nos preocupa ¿que podemos hacer? hitzaldiarekin. Jubilatuen Etxean elkartuko dira, 17:00etan. Ordu eta leku berean, bingo berezia eta askaria antolatu dute ostegunerako, eta, barikurako, Gora Ta Gora Durangoko jubilatuen antzerki taldeak aurkeztutako El Mirador antzezlana. Bazkide Eguna ospatuko dute Goiuriako Ama elkartekoek zapatuan. Meza izango dute, 13:00ean, Aita San Migel parrokian, eta bazkide nagusienei omenaldia egiteko ere aprobetxatuko dute. Ondoren, 14:00etan, anai-arteko bazkaria izango dute, musika eta dantzaldia eze ze, Jubilatuen Etxean. Karta jokuen txapeletako sariak emateko ere aprobetxatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!